XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BILDUTAKO HARRIAK AZTERTZEN Demagun, talde batek hamar harri moeta desberdin bildu dituela.

Poltsa bakoitzari letra baten izena eman diogu: A,B,D.........J,K.

Harri hauk nolakoak diren jakiteko lau gaitasun hartuko ditugu kontutan: Kolorea, gogortasuna, pisua eta hauskaiztasuna.

kolorea: Kolore izenak ezagunak dituzue.

Poltsa bakoitzean txartel bat ipin ezazue, harriaren kolorearekin.

Zeintzu dira kolore argienetako harriak? Zeintzu ilunenetakoak?.

HARRIAK / ARGIENAK / ILUNENAK.

gogortasuna: Harri gogorrenak zeintzu diren nola jakin? Hatzamarrez ukituz? Hatzazalez markatuz? Guraizeez marratuz? Zoluaren kontra jaurtikiz?.

- Hatzazal froga: Hatzazalaz marra daitezkeen harriak bereizian ipin. Bigunenak dira.

- Guraize froga: Guraize erpinaz marra harriak. Marratzen ez dituenak dira gogorrenak. Hauk ere bereizian ipin pilo batetan.

Hiru harri sail ditugu, beraz.

Baina sail bakoitzean, guztiek ez dute gogortasun berdina.

Harri biren artean zein den gogorrena nola erabaki?.

- Elkar marraketaren froga: Harri bat besteaz marratzen ahalegin zaitezte, eta ondoren bigarren hau besteaz.

Zein harritan geratu da marra sakonagoa? Marra sakonagoa egin duena izango da gogorragoa.

Hamar harriak gogortasunaren arauera ordena.

Bigunenari 1 zenbakia ezarriko diozue eta 10 gogorrenari.

Txartel batzutan, harri bakoitzaren gogortasun zenbakia idatz eta zein bere poltsan sar.

Honelako taula bat ere bete ezazue: GOGORTASUNA / HARRIAK.